2009(e)ko urr. 19(a)

Urria aurrera doa

Astelehen goiza zen eta astero bezala, bostgarren eta seigarren mailakook, plastika saioan, taldeka tailer bat egin behar izan genuen. "Aizkolari" taldeari ordenagailuak erabiltzea tokatu zitzaion. Azalpen guztiak entzun eta gero, interneten sartu eta margolari baten koadroak ikusi zituzten, Gustav Klimtenak hain zuzen ere.


Azkeneko saioan ordenagailuak han zeudela aprobetxatuz, egiten ari garen Europako proiektuarekin jarraitu genuen.
Hurrengo egunean ingelesezko saioan, Jose Luisekin karpetak sortzen, ezabatzen, izena aldatzen, etab ... ibili ondoren ,Journal programan, gure lagun baten deskribapena, ingelesez, egin genuen.
Asteazkenean eta ostegunean ordenagailuekin ez ginen ibili eta ostiralean Journal programa ondo erabiltzen ikasi genuen: Gure letra ordenagailu letra bihurtzen ikasi, internetetik argazkiak hartu eta programan itsatsi...
Hau izan da urriaren aste honetan ikusi eta ikasi duguna, laster arte.

Irati Garatea eta Xabier Ezkurra.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina