Aste honetan ordenagailuak bi arlo lantzeko erabili ditugu. Gaztelania arloan "jclic" programa erabili genuen, programa honekin gauza asko landu daiteke, guk aditzak ezagutzeko eta azentuazioa hobetzeko erabili genuen.
Beste aldetik ingurunean proiektu berri batekin hasi gara. Orain arte, Europari buruzko proiektuarekin bueltaka ibili gara eta hemendik aurrera materia eta energia izanen dira gure lagunak.
Honen berri datorren astean izanen duzue.
Gero arte, ondo segi.
Itxaso, Ainara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina