2010(e)ko mar. 29(a)

Martxoan gaude

Egun on! Gu Aitor eta Maria gara eta aste honetan ordenagailuekin egindako gauzak kontatuko dizkizuegu. Gure eskolan, aurten irrati bat dugu eta horretaz gauza asko kontatzeko ditugu.
Gaztelanian , Izabako idazlanak egin behar ditugu baina musikan eta ingelesean aste honetan ez dugu ezer egin.

Irratia egiteko Audacity programa erabiltzen dugu. Eskolan lau mikrofono, "makina" bat, eta Audacity programa dugu irratiarentzat. Irratiarekin aurten hasi dugu eta gauzak ikasten ari gara
  • Nola grabatu, bai musika, bai ahotsa.
  • Nola ezabatu, osoa edo zati bat.
  • Nola jarri pista gehiago eta pistak batera entzun.
  • Nola igo edo jaitsi ahotsa edo musika.
  • Nola ezabatu pistak
Hau guztia aste honetan ordenagailuekin egin duguna izan da. Hurrengo batera arte.

Aitor eta Maria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina