2010(e)ko api. 21(a)

portatilen astea

Aste honetan ordenagailuekin primeran egon gara, asko erabili ditugulako.
Matematikan, gaztelanian, ingurunean eta IKT ikasgaietan erabili ditugu.
Matematikarekin hasiko gara: pantaila handian egiten genuen denok ikusteko. Hor buru kalkulua egin genuen. Bi galdera egiten zigun, bata, zenbaki baten zenbatekoa kalkulatzea eta bestea zenbat falta zitzaion zenbaki bati ehuneko ehunera ailegatzeko. Ez ginen denbora asko egon baina behintzat ikusi genuen nola izango zen, gero guk bakarrik egiteko.

Ingurunearekin jarraituko dugu: Olentzero ekarritako Mihiluze izeneko jolas batekin aritu ginen. Pantaila handian ere egin genuen. Jokoak eskatzen zigun taldeak egitea, talde bakoitzak izena jartzea eta ikono bat aukeratzea. Jolasten hasi ginen, dena galderak ziren baina ez pentsa errazak zirenik, oso zailak ziren. Talde bakoitzak bakarrik bi laukitxo aurreratu zituen. Lehenengo laukitxoan, zenbat galdera erantzuten zenuen ongi minutu batean zen eta bestea esaldi bat jartzen zizun, baina erditik hutsune batzuk. Orduan, zuk hutsune horiek asmatu behar zenituen. Hiru esaldi ziren eta bakoitzak minutu batean asmatu behar zenuen. Oso zailak zirren, baina primeran pasatu genuen.

Hurrengo gaia gaztelania da: aste txurian egon ginen eta eskolara bueltatu ginenean, gaztelaniazko irakasleak lan bat egitea eskatu zigun. Talde batzuk egin ziren eta bakoitzak testu mota desberdinak egin behar zituen. Testua aste txuriari buruzkoa zen. Hor dena kontatu behar dugu, oraindik ez ditugu bukatu baina bukatzerakoan gela guztiari erakutsi behar diogu pantaila handian.

Bukaera IKTrekin egingo dugu: IKT ostiraletan egiten dugu. Orain Elorri Txuri aldizkaria egiten ari gara. Guri lan guztiak ematen dizkigute eta guk ordenagailuekin dena ordenatu eta argazkiak gehitu egin behar dugu. Honekin orain dela gutxi hasi ginen baina ekainarako bukatu behar dugu.

Beno hau izan da dena.

Karla eta Jokin

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina