2009(e)ko mai. 12(a)

Euskara XXI.mendean


"Bertze jendek uste zuten ezin eskriba zaiteien", horrela idatzi zuen Bernat Etxeparek XVI . mendean eta gure inguruan oraindik gelditzen dira gauza bera pentsatzen dutenak.
Historian zehar euskara eskolagabekoen hizkuntza izan da, apaiz batzuk kenduta oso jende gutxi zen gai euskaraz idazteko eta irakurtzeko.
Azken urte hauetan berriz, gauzak erabat aldatu dira. Gure gizartean eskolaturik dauden umeen artean, euskaraz ikasten dutenek oso portzentaje handia osatzen dute.
Mendi hau, teknologia berrien mendea da eta gure eskoletan aprobetxatu behar dugu gure gaztetxoek ikus dezaten euskarak ba duela bere tokia mundu berri honetan.
Gure ikasleentzat ordenagailua zerbait naturala da, txikitatik ezagutu du dute. Euskara ere txikitatik ezagutu dute, lortzen badugu ordenagailuen mundua euskararekin lotzea, euskara etorkizuneko hizkuntza dela lortuko dugu eta lasai asko kantatuko dugu, Etxeparek bezala, "Orain dute forogatu engainatu zirela".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina