Nafarroako gobernuko hezkuntza departamenduak " Integra-IKT " proiektu esperimentala martxan jarriko du datorren ikasturterako.
Proiektu honen helburua da informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilpena Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko gela arruntetan. Horretarako hirugarren zikloko ikasleek eskola denboraren %25ean PC tablet-ak erabiliko dituzte.
Hezkuntza departamenduak materiala jarriko du, ikasle bakoitzeko PC tablet bat, PC tablet bat irakasleentzat, bideo proiektagailu finko bat eta ekipo horiekin lan egiteko baliabide didaktiko digitalak eta orientazio metodologikoak.
Elorriko zuzendaritza taldeak proiektu honetan sartzea proposatu zuen.
Proiektuan sartzea lan gehigarri bat eskatzen du eta inportanteagoa dena, gure lan egiteko ohiturak erabat aldatu. Hala ere, aurrera egitea erabaki genuen, klaustro eta eskola kontseiluko onarpenarekin eskaera egin zen eta handik gutxira onarturik geundela esan ziguten.
Elorri ikastetxe publikoa "Integra-IKT" proiektuko partaide bat izanen da eta blog honetan esperientzia honen berri izanen duzue.
Kaixo Mikel, niri ere oso interesagarria iruditzen zait Integra-IKT proiektua egia bada ere, diozun bezala, lan berria eta handia estatuko digula irakasleoi. Dena den seguro merezi duela. Gure eskola aurten ez dute onartu, beharbada datorren urtea izanen da, beraz zuek aprobetxatu. Kontatuko didazu.
ErantzunEzabatuBloga oso ongi gelditu zaizu.
Agur bero bat:
Marisa.
Hitz eginen dugu eskolako patioan.