Izena jartzerakoan proposamen batzuen artean botazio bat egin zen eta elorri txurik irabazi zuen.
Kurtsoan zehar gertatutako zenbait istori, komikiak, argazkiak, denbora-pasak eta Aingeru Epaltzari egindako elkarrizketa bat osatu zuten lehendabiziko alea.
Hurrengo ikasturtean zenbaki bat ateratzea gutxi iruditu zitzaigun eta 3 atera genituen. Hortik aurrera 2 aldizkari egiten ditugu kurtsoan, bat otsailan argitaratzen da eta bestea ekainean.
Aurten, otsailean, hamazazpigarren zenbakia atera genuen eta orain hemezortzigarrena prestatzen ari gara.
Urte hauetan Juan Kruz Igarabide, Patxi Zubizarreta, Sandra Gomez, Alberto Beloki, Mariasun Landa, Aimar Olaizola, Josetxo eta beste pertsonai batzuk pasatu dira gure orrialdetatik eta hemendik aurrera beste asko pasatuko dira.
Orain aldizkari honek laguntzaile bat izanen du eskolan gertatzen dena kaleratzeko, orain irakurtzen ari zarete bloga, horregatik eta kasu honetan botazio egin gabe, izena errepikatzea erabaki dugu.
Hemen utziko dizuet gure aldizkariaren lehendabiziko eta azken azalak. Ongi konturatzen bazarete batean akats txiki bat dago, ea nork aurkitzen duen.


Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuManu non daude HAko dantzak????
ErantzunEzabatu