
Mendillorri auzoan D ereduko bi eskola daude, Mendigoiti, auzoaren goiko aldean eta Elorri, behean.
Bi eskola hauetako ikasleen arteko harremanak sendotzeko, urtero, Euskal jaia ospatzen dugu.
Festa hau bi ikastetxeak sortu zirenetik(2000) egiten da. Eskola batean Haur Hezkuntzako ikasle guztiak elkartzen dira eta bestean Lehen Hezkuntzakoak.
Egunean zehar tailerrak, jolasak, kirol frogak, kantak eta beste ikuskizunak izaten dira eta klaseko ordutegia bukatzerakoan, guraso elkartekoek jarraitzen dute festa antolatzen.
Aurten maiatzaren 22an ospatuko da eta denak zaudete gonbidaturik.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina