2009(e)ko mai. 28(a)

Euskal Jaia 2009


Ikasturtearen bukaerarekin batera Euskal Jaia ailegatu da. Pasa den ostiralean eta eguraldiaren laguntzarekin, Mendillorriko bederatzigarren Euskal Jaia ospatu genuen.
Aurten, Lehen Hezkuntzako ikasleak Mendigoitin elkartu ginen eta Haur Hezkuntzakoak, Elorrin.
Eguna ongi hasteko ibilaldi bat egin genuen eskola batetik bestera joateko.
Denak elkartu ginenean ikasleak taldeka banatzen dira adinaren arabera et a batzuk tailerretara joaten ziren bitartean besteak, kirol frogak edo jolasak egitera joanziren.

Eguerdia ailegatzerakoan berriro elkartu ginen bazkaltzeko eta indarrak hartu ondoren arratsaldeko jarduerak egin genituen: Antzerkiak lehenengo zikloan (eskolan), bigarren zikloan (civivoxen) eta karaoke bat hirugarren zikloan.

Klaseko ordutegia bukatzerakoan guraso elkarteak jarraitu zuen festarekin gaua heldu arte.
Giro bikaina izan zen egun osoan zehar eta hemendik gutxira hasiko gara hamargarren jaiaz pentsatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina