
Kurtso bukaera honetan seigarren mailako ikasleek eskolako irakasleen aurka futbol partidu bat egitea proposatu zuten. Ekainaren 4an izan zen partidua, ikasleek ez zuten bere eguna izan eta burumakur bueltatu ziren klasera partidua galdu ondoren.
Ekainaren 11an berriro probatu nahi zituzten irakasleen trebeziak, kasu honetan saskibaloian, baina emaitza antzeko izan zen, argazkian ikusten den bezala irakasleek (Gorka, Iratxe, Manu, Marisa, Mikel eta Ibai) partidua irabaztea lortu zuten.
Partidu gehiago egiten badira hemen izanen duzue horien berri.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina